Pertsona edadetsuek ingurune natural berde lasai eta mesedegarria dute Donibane-Garazi.
Behin eta berriz elkartzea dute gustukoa, beren oroitzapenak eta eskarmentuak partekatzeko, ongi izateko eta horizonte berriak bilatzeko.
Horregatik lehenesten dituzte elkarte-egiturek horrelako elkartzeak, partekatze-une horiek, elkarrekin bizitze hori.
Arradoy Xokoan
Arradoy Xokoan elkartea 1978 urtean sortu zen eta ezinbesteko bihurtu da elkartzeko, dibertitzeko, tertulian aritzeko eta gauzak aurkitzeko egarriz bizi diren pertsona adindunentzat. Ez da harritzekoa, beraz, haurretan ezagutu ziren garazitarrak, karrera profesionalak munduko lau izkinetan ibili ondoren, orain berriz hemen elkartzea. “Elkartearen helburuak adindunen artean adiskidetasunezko lokarriak sortzea da eta, batez ere, horien bakardadeari eta isolamenduari bukaera ematea” dio bertako lehendakari Paulette Iladoy andereak.
Uretan zehar elkarteak era askotako jardunak garatzen ditu :
- karta joko eta jolasak (mus, belote, rami…) eta, ondoren, ostiral arratsaldero krakada bat
- gimnasia saioa ostiral goizean (10h00-11h00) onetsitako irakasle batekin
- janariak, txangoak…
- egun osorako edo astebeteko irtenaldiak, atzerrira
- elkartasunezko egintzak (eginkizunetan esku hartzea, Téléthon, ninientzako jertseak…)
Zatoz gurekin elkartzera: bertako dinamismo eta giro paregabeak liluratu egingo zaituzte!
Informazioa :
Arradoy Xokoan
Administrazio hiria
64220 Donibane Garazi
Tf: 05 59 37 32 28
Irekia ostiralean 13h30-17h30