Azaroaren 25a Emazteen kontrako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna
Donibane Garaziko herria, emazte eta gizonen arteko berdintasuna komisioaren bitartez mobilizatzen da, indarkeriaren biktima diren emazteek laguntza eta segipen bat ukan ditzaten, informazioaren bidez.
1999tik, azaroaren 25a Emazteen kontrako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da.
1960ko azaroaren 25ean, hiru emazte Dominikar hil zituzten, Mirabal ahizpak, Dominikar Estatuko buruak manaturik. 1999ko urriaren 19an, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 54. bilkuran, Dominikar Errepublikako ordezkariek eta 74 estatu kidek konponbide proiektu bat aurkeztu zuten, azaroaren 25a emazteenkontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna izan zedin. Egun horretan, gobernuek, nazioarteko erakundeek eta gobernuz kanpoko erakundeek sentsibilizazio lanak egin dituzte fenomeno larri horri buruz.
54/134 konponbidea 1999ko abenduaren 17an bozkatua izan zen.
Asanbladak emazteen kontrako indarkeriari buruzko adierazpena onetsi zuen 1993ko abenduaren 20an.
Sexu jazarpena. 2012ko agorrilaren 6tik geroz, sexu jazarpenari buruzko legeak azken huni delituaren definizio zabalagoa eta zehatzagoa emaiten du. Gehienezko kondenak larriagotzen ditu, biktimen kontrako diskriminazioak zapaltzen ditu, mundu zabalean sexu jazarpenaren prebentzioa indartzen du.
Nola erreakzionatu?
Larrialdietan
– 3919. Indarkeriaren biktima diren emazteak edo lekukoak harremanetan jartzen ahal dira 3919 zenbakian, astelehenetik ibiakoitzera, 8:00etatik 22:00etara. Zenbaki hau dohainik da telefono finko batetik. Ezin da ikusi fakturetan.
– “08 biktimak” (08 842 846 37). Indarkeriaren biktima guzier zuzendua den zenbakia, edozein motako kaltea izan ere. Jazarpenaren biktimak edo lekukoak 08 biktimarekin harremanetan jartzen ahal dira, asteko 7 egunetan, 9:00etatik 21:00etara. Zenbaki hau hau ez zergaz kargatua.
– Jendarmeria – Polizia: 17 edo 112
– Larrialdizerbitzua 15
– 114 zenbaki bakarra edo SMS-a entzumen urritasuna dutenentzat:
– Joan Baionako Ospitaleko larrialdietara edo Biarritzeko Aguilera Klinikara (norbaitekin edo bakarrik)
Horretaz hitz egiteko eta informatzeko
- Atherbea Euskal Herria: 05 59 46 40 86
- ACJPB / Euskal Herriko biktimer laguntza: 05 59 45 93
- CIDFF / Informazio juridikoa: 06 37 95 78 22
(Asteartetan, 14:00etatik 16:00etara, hitzordu bat hartuz, Donazaharreko Lutxibordan SDSEI-ak duen permanentzian)
- Euskal Herriko Familia plangintza zerbitzuan: 09 83 86 73 06
- VIE / Etxeko bikoteen arteko indarkeriak / Donibane Lohizune: 05 59 08 04 04 04
- Uvie / Biktimologia Unitatea / Euskal Kostaldeko Ospitalea: 05 33 78 81 37
- Baionako abokatuen batzordea/ Permanentzia juridikoak: 06 22 05 02 35
- SIAO / Harrera eta orientaziorako zerbitzua: 05 59 52 60 93
BIZILEKU BAT XERKATZEKO
- 115. Frantziako numero nazionala
- Atherbea Euskal Herria: 05 59 46 40 86
SALAKETA AURKEZTEKO
- Jendarmeria edo komisaldegia
- Errepublikako Prokuradorea (postaz)
- https://www.service-public.fr/cmi (Interneten)