Compostelako Santiago Bideak

Tours, Puy eta Vezelayko hiru bide santiagotarrek bat egiten duten Izura herritik 20 kilometrotara dagoela, Donibane Garazi etapa nagusia da Compostelako Santiagora doazen XXI. mendeko beilarientzat.

Donibane Garazik hartzen zitu

chem-Saint-Jacques-pelerinsPirinioak zeharkatu eta Orreagako kolegio-elizarainoko bidean, Garaziko Bortuak gaindituko dituen mendi-etapa mitikoaren abiagune, Donibane Garazik mendetan irabazitako harrera-izena hartua du.

1992 urteaz geroztik (orduan ireki baitzen beilarientzako Donibane Garaziko aterpea) erromesen kopurua 3.000tik 45.000raino heldu da.

Laborde etxean, Zitadela karrikako 39 zenbakian, harrera-emaileek beilariei era askotako informazioa ematen diete:

  • Donibane Garazitik Orreagarainoko etaparen azalpena.
  • Aterpe publiko eta pribatuen zerrenda.
  • Donibane Garaziko aterpetxeak eta gertuko ingurunea.
  • Informazio praktikoak (botikak, garajea, bizikleta-konpontzailea, ekipajeak garraiatzeko moduak…).
  • Erromesaren egiazko pasaportea den Kredentziala harrera gunean ematen da, bertako zigiluarekin, Donibane Garazitik igaro zarela egiaztatzeko

Informazioa :

Compostelako Santiagorako beilarien harrera
Zitadelako karrika, 39
64220 Donibane Garazi
Tf : 05 59 37 05 09
Posta : ou

Martxoaren 15etik azaroaren 15era egunero irekita, 7:00etatik 22:00ak arte.
Neguan bermatua dago zerbitzua.

>> Site internet : www.aucoeurduchemin.org ou www.chemins-compostelle.com

Donibane Garaziko udal Aterpea

Zitadelako karrika, 55
64220 Donibane Garazi

  • Establezimendu hau urte osoan dago irekita.
  • Erreserbarik ez da egin behar.
  • Gaueko lojamendua etzalekuan; erromesak eskura du arropa garbitzeko zerbitzua eta internet puntu bat beilarien harrera-lekuan, Zitadela karrikako 39an.
  • Tarifa : 10 euro gau eta laguneko gosaria barne.
  • Ekipamendua : dutxa, telebista hartunea, hozkailua, kalefakzioa, terraza, balkoia…

StJacquesCompostelle