Donibane Garazi

Euskal Herriaren bihotzean dago, Nafarroa Behereko Garazi eskualdean. Donibane Garazik aspaldi honetan berebiziko dinamismoa eta erakarpena hartu du.

Demografia

  • Biztanleria :1711 biztanle 2015eko urtarrilaren 1ean
  • Eskola umeak : 1437 ikasle 2014/2015 ikasturteko hasieran
  • Azalera: 272 hektarea

Lurralde erakargarri eta dinamikoa

  • Elkarte-ehun trinkoa :Herria 50 elkarte baino gehiagok bizkortzen dute, beren animazio eta ekimenei esker, alor denetan: kulturan, kirolean, besta-giroan, elkartasunean…
  • Turismoa : 2012 urtean 60.000 bisitari baino gehiago igaro dira Donibane Garaziko turismo bulegotik
  • Bizitza ekonomikoa :Donibane Garazin 300 enpresa baino gehiago daude erroldaturik
  • Compostelarako Santiago Bideak : Donibane Garazi Compostelarako erromesaldiko etapa nagusi bat da, Pirinioetan barrena, Orreagara doan tarteari ekin aurretik atzenekoa. 2012ean 45.000 beilari igaro ziren beren harrera-lekutik. 93 nazionalitatetakoak ziren beilariak; ugarienak, frantsesak, alemanak, espainiarrak, italiarrak, kanadarrak, holandesak, ingelesak, belgikarrak, amerikarrak, hego-korearrak…