Merkatua

Marché couvert de Saint-Jean-Pied-de-PortTopagune eta truke-gune den asteleheneko azoka hau egiazko instituzioa da Donibane Garazin. Elkarbizitzaren gozotasuna dastatzera atseginez datoz Donibane Garaziko eta inguruetako herritarrak ez ezik, bisitari asko orobat.

Iraganean harresidun gotorlekuaren barruan, Andre Maria Zubiburukoaren aitzinaldean egiten bazen ere, Donibane Garaziko azoka XVIII. mendean harresiez kanpora irten zen, oraingo kokapenera, hots, Charles de Gaulle eta Trinket plazetan. Gaur egun, sektore hori elikaduraz bestelako produktuen saltokiek okupatzen dute: ehungintzakoak, herriko eskulangileen produktuak, larruzkoak…

1967 urtean lehen Ministro Georges Pompidouk inauguratu zuen merkatu estalia Zuharpetan dago, herriko harresiez gibelean. Bertako ekoizleek astelehenero-astelehenero bertan eskaintzen dituzte herriko produktuen zerrenda amaigabea: xingarra, gaztak, erreximenta, eztia, Irulegiko arnoa, sagardoa, txokolatea eta euskal pastizak dira saltokien apaingarri eta bizkortzaileak. Eskualdeko produktuen erakusleiho den merkatu honek arrakasta handia du garaztarren artean, baina bisitari gastronomiazaleak ere bertan dabiltza beti.

Saihestu ezineko tokia da hau, herri honek bere-berea duen bizitzeko arteaz blaitu nahi duen edonorentzat!!

A l’attention des forains :

Heure d’ouverture : 8h00 – Heure de fermeture : 19h30

Aucun marchand ambulant, aucun forain ne peut s’installer sur le territoire de la commune de Saint-Jean-Pied-de-Port, sans l’autorisation préalable de la mairie, sous peine de sanctions habituellement réservées aux installations et ventes sauvages.

 > Règlement intérieur du marché

Les marchands forains comprennent :

  • les abonnés disposant d’un emplacement certain
  • les non abonnés à qui les emplacements sont attribués en fonction des disponibilités du moment.

Tarification du marché (à compter du 1er juillet 2011) :

Forains non abonnés

Tarifs par marché Forain permanent Forain occasionnel
Jusqu’à 4 mètres linéaire 5 € 20 €
Par mètre linéaire supplémentaire 1 € 5 €
Accès à l’électricité 2 € 2 €

Forains abonnés

Tarifs par trimestre Forain permanent abonné
Le mètre carré 4 €
Accès à l’électricité 26 €

Informazioa :

Donibane Garaziko Udala
Charles de Gaulle plaza, 13
64220 Donibane Garazi
Tf : 05 59 37 00 92 / Fax : 05 59 37 99 78
Posta :